Irakurketak eta pentsamendua: topaketak kultura eta sormen ekosistemarekin
Innovación en Cultura y Cultura de la Innovación
Jasmin Beirakek (Madril, 1978) aipatzen duen kulturaren gobernaezintasuna da kultur jarduera sortzaileak babestutako komunitate loturak sortzea eta horiek injerentzia administratiborik gabe bultzatuak izateko beharra. Eskuin muturrak antzezlanak zentsuratu eta ustez finkatuak zeuden eskubide sozialak berriz ere zalantzan jartzen diren garai arraro hauetan, kultura bere adiera ezberdinetan beharrezkoagoa da berriz ere pentsamendu kritikoa sortzeko. Kezka kolektiboak, hainbat sormen-motaren bidez bideratuak, dira gure kultura-eskubideak bermatzen dituzten eta erronka politiko zein teknologiko hauei aurre egiteko bidea ematen diguten tresnak.
Karraskanek bere egilearekin planteatzen duen ekosistema kultural eta sortzailearekin topaketa honetan, non Cultura Ingobernable (Ariel, 2023) saiakera aurkeztuko duen, gogoeta hauek planteatuko ditugu eta beste batzuk bilatuko ditugu, inoiz eten eta moteldu behar ez den etengabeko eztabaidari jarraipena emanez.
HIZLARIA:
Jazmín Beirak
Jazmin Beirak politikaria, artearen historialaria, kultur kudeatzailea eta kultur politiketako ikertzailea da. Espainiako Liburutegi Nazionalaren Museoan lan egin du, eta kultur politikari buruz idatzi du hainbat hedabidetan. Gaur egun, Mas Madrideko kultura arduraduna da, eta kultura bozeramailea Madrilgo Asanblean, 2015etik.