Ekitaldiak

Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia CHANGE: EGIN JOKOA!

Karraskan
Martes, 17 de setiembre de 2024
9:30tik 18:00-ak arte

Gainditu behar ditugun trantsizio eta erronkek antolatzeko, lan egiteko forma berriak eta zeharkako estrategiak eskatzen dituzte. Ideiak, pertsonak, azpiegitura komunak, proiektu zehatzak eta mota guztietako baliabideak eta kapitalak mugiarazi behar ditugu. Eta nola egin pentsatzeko CHANGE Aldaketen trukea jarri dugu martxan; eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa kolektiboa da, erronka eraldatzaileei ekiteko eta aldaketa prozesuei eusteko bideragarritasuna bilatzen dutenak.

CHANGEn helburuak hauek dira: 1. Finantzaketa eskaintzen eta eskatzen dutenen arteko eta bitarteko eragileekiko ELKARRIZKETA eta TOPAKETAK sustatzea; 2. Sortzen diren HARREMANAK aztertzea, eta konfiantza, aitortza eta elkarrekikotasun zabalagoak bilatzea, baita menpekotasun edo bezero izaera gutxiagoko harremanak bilatzea ere, helburu komunak lortzeko; 3. Konbentzio, inertzia edo errutinetatik harago joatea ahalbidetuko duten INGURUABARRAK eta PROZEDURAK elkarrekin bilatzea; 4. ERAGILE ETA PROGRAMAK identifikatzea, jardun on eta inspirazio modura; eta 5. Dena modu KOLABORATIBOAN ETA PARTEKATUAN garatzea, konplizitateak sortzen elkarrekin agertoki berrietarantz joateko.  

CHANGE izenburutik bertatik hasi da jolasean aldaketa ideiaren anbibalentziarekin, txanponaren bi aldeei erreferentzia eginez: eraldatzailea eta ekonomikoa. Eta jolaserako ideia horrek egituratuko du KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia; 2024ko irailaren 17an izango da, asteartea, 09:30etik 18:00etara, Getxoko RKEtxean. 

Jardunaldi hau interesatu egingo zaizu, baldin eta… 

CHANGEk balizko eragileen espektrorik ahalik eta anitzena interpelatu nahi du; finantzaketa eskaini zein eskatzen dutenak inplikatu nahi ditu ikerketan, baita prozesuan esku hartzen duten bitarteko eragileak ere. Eta fokua, batez ere, kultura komunitarioa, herritartasun berrikuntza, ekonomia sozial eta solidarioa eta beste eremu mugakide batzuk bezalako esparruen intersekzioan jartzen dugu, transdiziplinarietate eta intersekzionalitate gakoetan (GJHak eta 2030 Agenda erreferentzia gisa hartuz). 

Esparru horietakoren batean edo bitarteko espazio horretan bizi bazara. Baliabide, diru, kapital eta harremanen gai hau interesatzen bazaizu. Interes berbera duten beste batzuk ezagutu eta haiekin hitz egin nahi baduzu. Eta formatuekin jolastuz egin nahi duzu, osagai parte hartzaileak eta ludikoak txertatuz. Orduan… 

 Diruarekin jolastu egiten da

 

>> IZENA EMAN <<

PROGRAMA

09:30etik 10:00etara Irekiera eta izen ematea
Irekiera eta izen ematea
10:00etatik 14:00etara Finantzaketa jokoan jarriko dugu
Finantzaketa jokoan jarriko dugu (75 plaza, izen ematea doan).
Ondoz ondoko hiru unetan oinarrituz, geure buruari galderak egiteko tartea izango da, transakzio ekonomikoko espazioetan sortzen diren harremanekin modu sinbolikoan jolastuz, adibidez:

ZORUA Elkar ezagutzeko eta gorputza jartzeko, mugitzeko eta gaiari dagokionez kokatzeko soziodrama, balore burtsa eta burtsa indizeak agertoki moduan erabiliz.

BINGOA Ausaz aukeratutako galderetan oinarritutako mahai ingurua, esperientzia, kasu eta profil anitz eta adierazgarrien lau pertsona ordezkarirekin.

ARRAIN LONJA Eztabaidarako tarte irekia, iritzien salerosketa eta enkanterako tartea; parte hartzaileek entzun eta hitz egiteko aukera izango dute, une bakoitzean arrainontzian hartzen duten posizioaren arabera.
14:00etatik 17:00etara Negozio bazkaria
Negozio-bazkaria (38 plaza, izen ematea 5 €).
Euskal Herrian esan ohi dugunez, tratu handiak bazkalorduan ixten dira, elkarri bostekoa emanez. Lasai-lasai bazkalduko dugu, goizean jandako guztia mamurtzen. Eta bazkalondoan, txupitoen unea iristean, mahai zapia aldatuko dugu!
Jardunaldiaren azken-aurreko tartea finantzaketa osasungarri eta orekaturako dieta elkarrekin sortzeari eskainiko diogu. Helburua da sortuko diren zenbait elkarrizketa lagungarriak izatea elikagai formatzaile, erregulatzaile eta energetiko gakoak identifikatzeko, baita eragile anitzeko harremanak eta finantzaketa estrategiak elikatzeko errezetak identifikatzeko ere.
17:00etatik 18:00etara PostCHANGE
PostCHANGE Arratsalde giro pixka bat etxera itzuli aurretik.

Oraindik gehiago jakin nahi duzu?

 

Badakigu inguratuta bizi garela arretaren ekonomiaren eta Momoren gizon grisen artean. Badakigu gure agenden denbora gero eta altxor handiagoa dela, eta ekitaldi batera joatea edo ez joatea desioaren, harreman-arloaren eta itzulera gisa espero denaren arteko orekak bilatzen dituen erabakia dela. Eta uda osteko lehia gogorra da. Beraz, oraindik pentsatzen ari bazara, hemen pista batzuk utzi ditugu erabakitzen laguntzeko: CHANGEREN ESPARRU DOKUMENTUA; prozesuaren aurkezpen publiko gisa balio izan zuen Parlante Gakoan egindako lehen BIDEOA; eta CHANGE Matchmaker for social lobbies txostenaren bi kapitulu.

ERREKURTSOAK:

DESKARGATU DOKUMENTUA Irakurri gehiago Itxi

CHANGE_AldaketenTrukea_Dokumentua

BIDEOA IKUSI Irakurri gehiago Itxi

ENCLAVEON bideoa. Change-eko lehenengo ekintza

DESKARGATU KAPITULUAK Irakurri gehiago Itxi

Bi kapituluak _CHANGE_ Matchmaker For Social Lobbies

Change askoz gehiago da...

“CHANGE Truke-moneta” finantzaketa-estrategiei eta eragile anitzeko harremanei buruzko ikerketa kolektiboa da, erronka eraldatzaileei ekitea eta aldaketa-prozesuei eustea bideragarria izan dadin. IC, REACC Wikitoki eta KARRASKAN erakundeen lankidetzarekin eta Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin sustatua.

enClave Parlante da ikerketaren lehen gailua. CHANGEren inguruko online saioen serie tematiko bat, honako hauek egiteko: kasuen aurkezpenak, gai zehatzei buruzko eztabaidak eta/edo hausnarketa kolektiboko jarduerak eta proposamenen baterako diseinua.

Edozein kontsulta egiteko edo CHANGEn izena emateko: info@colaboratorioic.org

RRSSn jarraitzeko edo komentatzeko, erabili #CHANGE_MdC

IMPULSAN

COLABORAN:

Karraskan
Karraskan
Karraskan
Karraskan