Balio-proposamena
KARRASKAN osatzen dugunok ekosistema soziokultural anitz, sortzaile eta jasangarriaren garapena sustatzea daukagu erronka.
Horretarako, geure banakako gaitasunak sustatzen ditugu, eta taldean lan egiten dugu honako hauxe lortzeko:
Diziplinaz haraindiko eta sektore arteko lankidetzak aktibatzea.
Lan-arloko merkatu eta hobi berriak irekitzea garapen-bidean dauden sektoreetan.
Erkidegoaren onurarako dinamikak garatzea.
Nazioartean, eragile nabariekin sarean jartzea harremanetan.
Horretarako:
Jakintzen eta esperientzien trukea zein igorpena sustatzea eta oroimen zein adimen kolektiboari balioa ematea.
Elkarrizketaren, zeharkakotasunaren eta hibridazioaren ikuspegitik lan egitea.
Harremanaren, antolakuntzaren eta ekoizpenaren sistemen berriztapenean ikertzea.
Lengoaien, esanahien, jokabideen, formen, materialen eta teknologien mugak arakatzea eta zabaltzea.
Arauak eta buruko eskemak urratzera eta inertziak zein aldaketarako erresistentziak gainditzera ausartzen gara, ezinezkoa pentsatzeko eta inoiz irudikatu ez dena egiteko.
Bizitzaz gozatzea. Denbora beste dimentsio batetik behatzea, adimena sentsorizatzea, gorputza jartzea, mugikortasuna entzutea eta oraina, iragana zein etorkizuna usaintzea.