Events

Atal honen barruan, zenbait ekitaldi garatuko dira (jardunaldiak, topaketak eta mahai-inguruak, esaterako), ideien trukea sustatzeko, eragile kultural zein sortzaileen arteko lankidetza bultzatzeko eta sektoreko esperientziak partekatzeko. Horrez gain, proposatutako ekitaldietan, zenbait arlo kultural eta sortzailetan nabarmendutako adituek eta profesionalek parte hartuko dute, honako arlo hauetan dituzten ikuspegia eta esperientzia eskaintzeko: sektorearen garapena eta industria kultural zein sortzaileak gaur egun gainditu behar dituen erronkei nahiz aukerei buruzko eztabaiden eta hausnarketen sorkuntza. Ekitaldi horiek pentsamendu kritikoa, berrikuntza eta lankidetza sustatzea dute xede, baita Euskadiko sektore kultural eta sortzailea garatzea eta indartzea ere.

Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia CHANGE: EGIN JOKOA!

Martes, 17 de setiembre de 2024 · 9:30 a 18:00 En la RKEtxea de Getxo
Eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruz hitz egiteko topaketa. Galderak, ezinegonak, esperientziak eta proposamenak jokoan jartzeko eguna. Burtsaren zoruan posizioak hartu, bingoan jokatu eta arrain enkantean parte hartzeko goiza izango da. Eta arratsaldeak negozio bazkari baten itxura izango du. Den-dena CHANGE, Karraskanen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia, modu kolaboratiboan aktibatzen jarraitzeko.
Read more
Karraskan

PAUSALDIBEREAN acción 0 0 acción IX Jornada de Innovación y Cultura

15/06/2023 · 10:00h - 18:00h
KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturari buruzko IX. Jardunaldi hau GETXOPHOTO jaialdiaren esparruan izango da. 2023an, jaialdiaren gaia ETENA! izango da, gelditzea bezala ulertuta, baina baita beste era batera presente egotea bezala ere. KARRASKANen uste dugu leku batean-beste batzuekin batera hori egitea, energiak batzea, elkar osatzea eta interesak gurutzatzea, berez konfabulazio-saiakera bat dela.
Read more
Karraskan

Irakurketak eta pentsamendua: topaketak kultura eta sormen ekosistemarekin

14/09/2024 · 19:00H
Karraskanek bere egilearekin planteatzen duen ekosistema kultural eta sortzailearekin topaketa honetan, non Cultura Ingobernable (Ariel, 2023) saiakera aurkeztuko duen, gogoeta hauek planteatuko ditugu eta beste batzuk bilatuko ditugu, inoiz eten eta moteldu behar ez den etengabeko eztabaidari jarraipena emanez.
Read more
Karraskan