Ekitaldiak

PAUSALDIBEREAN acción 0 0 acción IX Jornada de Innovación y Cultura

Karraskan
15/06/2023
10:00h - 18:00h

KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturari buruzko IX. Jardunaldi hau GETXOPHOTO jaialdiaren esparruan izango da. 2023an, jaialdiaren gaia ETENA! izango da, gelditzea bezala ulertuta, baina baita beste era batera presente egotea bezala ere. KARRASKANen uste dugu leku batean-beste batzuekin batera hori egitea, energiak batzea, elkar osatzea eta interesak gurutzatzea, berez konfabulazio-saiakera bat dela.
Gonbidapen bat kultura eta sormenaren eragile eta langileei (baina ez horientzat bakarrik). Jardunaldi horretan 
elkarrekin gelditzeko deia egiten dugu. Eten bat, lasaitasun tarte bat hartzeko baldintzak sortzea dena, momentu batez, gurekin batera datozen presa, larritasun eta min horietatik libratzeko. Eten bat, gure burua topatzea, gorputzak sentitzea dena, eta hortik galdetzea prekarietate, ziurgabetasun, gainekoizpen, gehiegizko programazio, arreta eta baliabideengatik eragileen arteko lehia eta gelditzeko denbora ezari buruz. Eta energia txikien batuketatik abiatuta mugimendu bat artikulatzeko aukerari buruz galdetzea, ezer ez lortzeko aukerarekin, baina, aldi berean, gure lan- eta bizi-baldintzak aldatzeko aukerarekin. Geldialdi bat, koreografia batean beste lehen urrats bat dena. Atariko bat. 0 ekintza bat.

Sentsazio arraro batek, ondoez batek, desira batek zeharkatzen gaituelako, eta uste dugu elkartuz gero hobeto ulertu eta maneiatu ahal izango dugula. Kolektiboki antolatzeaz hitz egiten dugulako, baina bakarrik denbora gehiegi ematen dugulako. Bidezidorrik ez dagoela badakigulako, antolatzeko denbora, ahalegina, ezagutza, pazientzia, baliabideak… behar direla. Nekatuta gaudelako ia mugitzen ez den baina, hala ere, pixka bat mugitzen ari garen horren kontra etengabe talka egiteagatik. Baina mugitzen saiatzeak nekatu egiten du. Antolakuntzak, antolatzeak, nekatu egiten duelako. Eta, gainera, askotan soluzioak garatzen saiatzen gara, arazoak zehazten ditugun bitartean, eta gauza bat bestearekin korapilatzen da. Eta «meloi» deitzen diogu. Eta hartzitzen direla dirudi. Baina hori ez da nahitaez txarra. Modu batera edo bestera, hartziduraren eta arrastatzearen aldean egotea aukeratu dugulako. Geratzea aukeratu dugu. Gelditzea geratzea baita.

Egia esan, aurreko topaketa, jardunaldi eta bilera askotan jada horri buruz hitz egin dugu. Baina ez du axola. Beste behin egin dezagun. Elkartu gaitezen irakurtzera, arnastera, entzutera, pentsatzera, (ber)ezagutzera, jatera, konfabulatzera. Eta, hortik aurrera, gerta dadila gerta beharrekoa.

Interpelatuta sentitu bazara, sentsazio arraro horrek ere zeharkatzen bazaitu, hemen duzu programaren aurrerapena.

PROGRAMA

10,00h: 432Hz FREKUENTZIA
432Hz FREKUENTZIA Zabala Bilbon bizi den Jon Aguirrezabalaga konpositore eta ekoizlearen izen artistikoa da. Desagertutako We Are Standard taldeko kidea da; talde horrekin 4 disko argitaratu eta 500 kontzertu baino gehiago eman zituen nazioartean. Gaur egun, zinema eta antzerkirako konpositore gisa egiten duen lana bere proiektuekin eta beste artista batzuentzako ekoizpen-lanekin uztartzen du.


Zabalaren proiektuak Vik EParekin (Mushroom Pillow 2018) debutatu zuen, eta jarraipena eman zion Martian Civilization OST bere lehen LParekin (Forbidden Colours 2021).

Ikus-entzunezkoei dagokienez, sintoniak konposatu ditu, hala nola BBVAren Aprendemos juntos, Vodafoneren audiologoa eta TVE2ko A mi yo adolescente saioko musika.


Ambient, IDM edo dronea dira bere soinuaren ezaugarri nagusiak, betiere ikuspegi esperimental, ireki eta zinematiko batetik, bere askotariko proposamenetan berotasun analogikoa bilatuz.
10,30h: ATSEDENGUNEA
ATSEDENGUNEA Irene Instxausti (Teklak) eta Álvaro Fierro (Cultumetría) bazkideek Jardunaldiaren helburuaren eta aurreikusitako jardueren aurkezpena.
10,45h: ISILDU, GELDITU, ELKAR HARTU, POLIKI BIZI
ISILDU, GELDITU, ELKAR HARTU, POLIKI BIZI Beroketa goiza, etena prestatzeko. Aipatzen eta artikulatzen ez dakigun baina hor dagoen ezinegon, desira, sentsazio arraro hori ulertzera eta partekatzera hurbiltzea. Jarraibide batzuk, banakakotik abiatuta, elkarrekin konposatzeko. Euste-ariketa bat, kontzentratzeko esan nahi den hori ez esateko. Arreta zati batean jartzea, oso txikia den zerbaitetan. Denbora hartzea. Denbora bat energia txikiak batzeko; enuntziatzeko, iradokitzeko, proposatzeko, bat etortzeko; konfiantza izateko, itxaroteko, eskuekin ukitzeko; reset egin eta konpontzeko; harremanak ezartzeko, harietatik tira egiteko, posizioa hartzeko, norabide komun bat aurkitzeko. Mugimendu txikietatik. Gertaeran egoteko konpromisoa hartuz. Ezustekoari leku emanez. Konfabulatzeko aukera eman dezaketen keinuekin. Ekintzak eta, batez ere, saihesteak imajinatuz. Ia ezer ez gertatzea ahaleginduz, eta ez gertatze horretan zerbait aldatzea. Gauza arin baina indartsu eta iraunkor bat. Zentzugabekeria gozo bat.



Ariketa bat, Belén Gopeguiren azken liburuaren atal batzuk irakurtzeko gonbidapenarekin hasten dena. Liburu hori El murmullo. La autoayuda como novela, un caso de confabulación (Penguin Random House, 2023) da. Saiorako proposamen metodologikoa KEINU-IRAKURRI da, lankidetzako lan- eta diseinu-tresna bat, lankidetzako eta elkarrekin sortzeko prozesuak sustatzeko, banakakoa eta kolektiboa modu orekatuan konbinatuz, eta gorputzaren performatibitatea, espazioa eta entzumen-behaketa lehenetsiz, hitzaren eta diskurtso-logikaren performatibitatearen aurretik. KEINU-IRAKURRI ColaBoraBora kooperatibaren errepertorio metodologikoaren parte da, eta João Fiadeiro koreografo portugaldarraren Denbora Errealeko Konposizioa teknikatik abiatuta garatu da.
Jarduera ColaBoraBora-k ekartzen du; Kooperatiba horrek lankidetza-egoerak diseinatu eta horietan laguntzen du, pertsonak eta horiek bizi diren ingurunea ardatz hartuta, eta egoera horiek berrikuntza sozial eta estrategikora eta erakunde-berrikuntzara bideratuta daude.
13,30h: 33 ALDIZ MASTEKATU
33 ALDIZ MASTEKATU Mindful eating-ak, elikadura kontzienteak, aukera ematen digu nutrizioari arreta osoa eskaintzeko, gure emozioak eta gorputzeko sentsazioak entzuten ikasteko, eta, horrela, modu osasungarriagoan elikatu ahal izateko.

Jarduera hau Nutrición Erein enpresako Victoria Albo psikonutrizioan adituak zuzenduko du, eta Sustraiak-etik arretaz eta mimoz prestatu digute prozesua, beren ekoizleetatik hasi eta gure ahosabaietaraino. Elikadura agroekologikoan oinarritutako menu bat, ikuspegi feminista eta intersekzional batetik.
15,00h: SOINU KONTAKIZUNA
SOINU KONTAKIZUNA Zabalak soinu-kontakizun bat proposatzen digu, jardunaldiaren goizean ikusiko diren irudi eta elkarreraginen sotiltasunean oinarritua, non bertaratuko den pertsona bakoitzak esanahi desberdinak bilatu ahal izango dituen, batzuetan hain sakabanatua eta hain pertsonala den baina beti beharrezkoa den etenaren ideian oinarrituta.
15,30h: (ZIRRIBORRO) BATZUK HAINBATEN ARTEAN
(ZIRRIBORRO) BATZUK HAINBATEN ARTEAN Goiza igaro eta gero, topaketarako deia egin nahi dugu, etena aprobetxatu eta abiada hartzeko aukera emango digun topaketa baterako deia.


Etena politikoki kokaturiko ekintza gisa ulertu nahi dugu; energia berriz kargatzeko aukera emango digu, baina beste norabide batean erabiltzeko, sotila, ia ikusezina edo guztiz kontrakoa izan daitekeen mugimendu bat eratzeko: toki zehatz batean joko duen izpi itsugarri bat, beste leku batera eramango gaituen koreografia boteretsu bat, dantza kolektibo baten lehen urratsaren zirriborroa egiteko balioko digun eten bat. Hau atariko bat da, hau mugimenduaren aurreko 0ekintza da.


Elkarrekin partekatu eta idatzi nahi ditugu balizko manifestu bat osatu lezaketen zirriborro guztiak, baina ez manifestu estanko eta homogeneo bat, baizik eta askotarikoa eta plurala izan nahi duen gailu bat, balizko lehen gutun eklektiko bat, gure kideei bidalitako mezu bat, gure ondoeza, gure kexa eta gure nahiak partekatzeko. Kulturako langileok ditugun arazoak partekatzen lagunduko gaituzten testu batzuk, prekarietatea, gainekoizpena, abiadura eta denborarik eza agerian utziko dituztenak... Ezinegona eta desira kolektibizatu nahi ditugu, Zirriborro batzuk hainbaten artean idatziz. Batzuk, hitzordura bertaratuko garenonak bakarrik egongo direlako, baina hainbaten artean, etorri ezingo direnenak aurrerago ere sartu nahi ditugulako.


Jardunaldiaren azken bi ordu hauek kulturari lotutako eta prekarietatea bizitzera garamatzaten politika publikoak geldiarazteko eta eraldatzeko prozesuaren abiapuntu izatea nahi dugu; geldiarazten lagunduko gaituen ariketa bat, aldaketa lortu nahi duen ekintza baten aurreko diskurtso kolektibo bati forma ematen hasteko.


Tarte bat hartuko dugu idazteko, eta, zirriborroak eskuan ditugula, kalez kale ibiliko gara, gaur etena egitera eramaten gaituen guztia ikusarazteko, baina baita mugitzera -edo dena gelditzera- eramango gaituen guztia ikusarazteko ere, bihar aldarazteko asmoz.


Jarduera hau SAREANeko zenbait kidek gidatuko dute; kulturgune komunitario bat eta proiektu mutante bat da, ekintza komunitario eta kulturaletik sortzen dena, tokiko ekimenen bidez elikatzen dena eta ekimen horiek sustatuz zein auzo- eta kultura-sareak indartuko dituzten egoera eta proposamen berriak sortuz garatzen dena.

PARTICIPANTES/PONENTES:

RECURSOS

Karraskan
DESKARGATU KAPITULUAK Irakurri gehiago Itxi

Ez gaude gelditzera ohituta. Ez eta gertatzen zaigunari buruz kolektiboki hausnartzera ere. Hori dela eta, agian ekainaren 15eko jardunaldira beroketak eginda heldu beharko gara.

Eta horretarako Belen Gopeguiren irakurketa bat proposatzen dugu. Bere narrazioekin, Belenek beti laguntzen digu bizi garen mundura hurbiltzen eta mundu hori interpretatzen, pentsatzen eta gure buruari buruz pentsatzen, sentitzen eta elkarrekin sentitzen.

Bere azken liburua “El murmullo. La autoayuda como novela, un caso de confabulación” (Penguin Random House, 2023) da. Bertan, autolaguntzako liburuak genero literario gisa disekzionatzen ditu, eta Etsipen Isil Arinaren fenomenoari erreparatzen dio, hau galdetzera gonbidatuz: Etsipen arina sentitzen dut? Bai, sentitzen dut, eta axola zait! Zer gertatuko litzateke etsipen arin hori konfabulazio-indar kolektibo bihurtuko bagenu? Aurki ditzagun errefortzuak! Liburuaren bigarren zatiak eskuliburu formako bigarren liburu bat dauka: “Desesperación silenciosa de la vida diaria: manual de uso” (Penguin Random House, 2020), Un pie en el estribo kolektibo anonimoarena.

Eta eskuliburu horretatik lau atal atera ditugu, indar mugatuak ditugula jakinda, nobela osorik disfrutatuko ez duenak gutxienez egoeran pixka bat jartzeko aukera eduki dezan.

Atalak honako hauek dira: CALLAR TRES VECES / No poder, NO HACER (irakurketa-metodo batekin batera) / «Esta noche comprendo», CONFABULAR / Zapatos, HABITAR EL ESPACIO QUE SE RECORRE CON LENTITUD / Alfonso prueba a confabular.

Eskaneatuta eskaintzen dira, eskuliburua creative commons lizentziapean eskuragarri dagoelako.

Irakurketa horretatik ariketa poetiko-performatibo txiki batzuk sortuko dira, topaketan erabilgarriak izango direnak. Jarraibide, giltza, gako, keinu batzuk, autolaguntzatik laguntza sozialera elkarrekin pasatzeko lagungarriak izango direnak.

Karraskan
ENTZUN AUDIOAK Irakurri gehiago Itxi

PAUSALDIBEREAN. acción0.0acción jardunaldira beste ikuspegi batetik sartzeko, musikak protagonismo berezia izango du, Zabala proiektuaren eskutik Etorri/Venir eta Joan/Ir soinu-piezekin.

Entzun eta zeure interpretazioak ateratzera gonbidatzen zaitugu.
Itxi begiak, pausatu eta eman play-ari.

LAGUNTZAILEAK

Karraskan
Karraskan
Karraskan
Karraskan