Nor gara eta zer egiten dugu?

KARRASKAN esperientzia anitzen sarea da, 2012ko urtarrilean sortu zen, lurralde osoan dago banatuta eta kulturaren zenbait arlorekin, sorkuntza garaikidearekin eta industria kultural eta sortzaileekin (IKS) lotuta dauden eragile independenteak ditu kide.

Erakunde eta eragile horien jarduera proiektuen eta zerbitzuen garapenean zehazten da: ideia asmatzeko eta diseinatzeko prozesua, ekoizpena nahiz zabalkundea eta espazioak, programak eta beste zerbitzu aurreratu batzuk, besteak beste; bertatik, hain zuzen ere, tokiko testuinguru erkideetan eta garapen-bidean dauden merkatu global, dibertsifikatu eta aldagarrietan jarduteko.

Horren ondorioz egiten den proposamenak balio bereizgarri eta kualitatiboa du, eta, zenbait berezitasun bateratzean sortzen denez, aterki erkidea indartzen da, partekatzeko, barreiatzeko eta elkarrekin gauzatzeko asmoz. Honako hauexen arteko aukerak daude eskuragarri: gerrillako sukaldea eta antzerki soziala, diseinuko pentsamendua eta mediaz haraindiko gramatikak, lankidetzapeko metodologiak eta audientzien laborategiak, teknologia bigunak eta arte eszeniko performatiboak, kultumetria eta bat-bateko musikak, herritarren partaidetza eta malabarrak, work in progress eta ondarea, mugak eta baterako sorkuntza…

_K_rr_skneko_kide_egin_K_rr_skneko_kide_egin_K_rr_skneko_kide_egin

Karraskaneko kide egin

Zenbat eta gehiago izan, orduan eta ordezkaritza-maila zein gaitasun handiagoak izango ditugu, lan egiteko eta proposamenak aurkezteko. Hori dela eta, KARRASKAN zabalik dago EAEko kulturako, sorkuntzako eta sormeneko profesionalentzat, betiere, modu kolektiboan, era proaktiboan, baterako erantzukizunez eta lankidetzapean ekosistema soziokultural aberats, anitz, sortzaile eta jasangarriaren garapena sustatu nahi badute.

Karraskaneko kidea den erakundea izateagatik eskaintzen zaizkizun onura guztiak zein diren jakin nahi duzu?

Sektore kultural eta sortzaileko elkarte erreferentea gara.

Instituzioen eta sektoreko gainerako eragileen arteko solaserako nodoa gara. 

Estatuko eta nazioarteko erakundeetan parte hartzen dugu, estatuko eta nazioarteko proiektuak eta plataformak sustatzeko. 

Erakunde kideek Karraskanen ematen diren ikastaroetan eta tailerretan parte hartzeko lehentasunezko eta doako aukera dute.

Marketin eta komunikazio digitaleko aholkularitza eskaintzen diegu geure erakunde kideei, eta zerga zein administrazio arloko aholkularitza dugu.

Nola egin kide?

KARRASKANeko kide egiteko, eskabide idatzia egin beharko da e-posta honetan: coordinacion@karraskan.org. Horretarako, elkarteko kideak diren bi eragileren abala eduki beharko da. Zuzendaritza Batzordeak eskabidea onartutakoan, erakunde kidearen erabateko kategoria lortzeko, 170,00 €-ko urteko kuota ordaindu beharko duzu.

KARRASKANeko erakunde kidea izanez gero, honako hauxe egin beharra dago:

KARRASKANen lerro estrategikoen eta ekintzen garapenean parte hartzea eta, horretarako, lan-taldeetan edota Zuzendaritza Batzordean bete-betean parte hartzea.

Erabakietan parte hartzea eta, horretarako, batzarre(ta)ra joatea.

Elkartearen jardueraren eta era bateko zein besteko jardueren garapenaren esparruan, informazio eguneratua edukitzea.

Egin Zaitek Kide