Karraskan

ARTGIA

Nor gara

ARTgia sormen- eta erakusketa-gunea da. Etengabeko eraikuntzan, gardena, malgua, non dena gerta daitekeen.

Zertan gabiltza

ARTgiaren helburua da sortzeko baldintzak bultzatzea. Toki katalizatzaile bat izatea, trukeak, elkarrizketak eta esperimentazioa eragiteko, sormena oinarri eta sorkuntza garaikidea xede. Proposamen artistikoen hibridazioa aktiboki sustatzeko gunea, norbanakoen proposamenena, baina baita kolektiboena ere, hainbat arlotatik. Ekoizpen artistikorako ez ezik, gizartearen eta herritarren ekoizpenerako ere.

Sorkuntza artistiko eta kultura kudeaketarako proiektua da, baina baita topagune eta erakustoki. Horretarako, sorkuntza artistikoa kudeatzeko eta antolatzeko bestelako ereduak ikertzeko apustua egiten du, estrategia berritzaileen alde eginda, parte-hartzea sustatzeko bideak bultzatzeko, sorkuntzaren, arteerabiltzaileen eta jendartearen arteko harresi -orain arte- zeharkagaitza hautsiko duten bideak.

Truke, hibridazio eta elkarrizketa artistikorako tokia, artistentzat, sortzaileentzat, kultur eragileentzat eta oro har jendartearentzat, erdigunean sormena, ikerketa, esperimentazioa, berrikuntza eta hedapen artistikoa jarrita. Eraldaketa helburu gizarte berrikuntzak arteaeta kulturaren esparrutik aurrerapausuak ematekoprogramak sortu ditu. Tartean, gizarte bazterketa arriskuan dauden gazteekin eta askatasuna mugatuta duten pertsonekin.

_Generoa, arte emergentea_Generoa, arte emergentea_Generoa, arte emergentea _euskara jendarte eraldaketa._euskara jendarte eraldaketa._euskara jendarte eraldaketa.