Karraskan

Wikitoki Elkarsorkuntzarako Laborategia

Nor gara

Wikitoki bokazio publikoa duen izaera pribatuko ekimena da eta erakunde edo agente zehatz bati zuzenean lotuta egon beharrean, haien lan-arloetan ibilbide zabala eta ordezkaritasun maila altua duten pertsona eta erakunde ezberdinak biltzen ditu. Orain, agente hauek haien esperientziak gehitzen dituzte, sinergiak sortu eta osagarritasunak bultzatzeko helburuarekin. 2013ean zehar Wikitoki artikulatzeko garatu genuen lan prozesuaren emaitza gisa, gaur egun elkartea ondorengo agenteek osatzen dute: Garaje del cambio / Alfredo Bezos, Ariwake, Artaziak, Basurama, cAnicca, ColaBoraBora, EH Kom, Hiritik-at, Histeria Kolektiboa, Ideatomics / Saioa Olmo Alonso, Iker Olabarria, Josune Urrutia Asua, Karraskan, Laura Fernández, La Porvenir, Montera34, Pezestudio, Véala / Lorna Biermann López, Violeta Cabello y Yolanda Reclusa Esnotz.

 

Agenteen multzoa eta taldearen hedatzea eta dibertsifikazioa ulertzeko kontutan hartu beharreko ezaugarri eta alderdi batzuk:

  • Agente anitzak eta osagarriak gara, ‘elkar-’ loteslea puntu komun gisa dugula, berrikuntza soziala, sorkuntza eta sormen aplikatuaren forma ezberdinekin lotutako arloetatik gatoz.
  • Agente tipologia ezberdinak espazioa(k)-proiektua(k)-baliabide komuna(k) partekatzen.
  • Agente bakoitzak bere berezkotasuna, identitate-marka, jarduna propioak mantentzen ditu. Aterpe komun baten pean identitate bilketa bat sortzen da, autonomoak baina interdependenteak.

 

Zertan gabiltza

Wikitoki prozesu esperimentala da bere horretan, ‘elkar-’ aurrizkia konexio komun gisa daukan gizarte/kultura/ekonomia/politika I+G laborategia. Praktika, hausnarketa eta ekintza komunitatea da, etengabeko prestakuntza, ikerketa, ideiagintza eta prototipatzea, elkarsorkuntza eta praktika kolaboratiboena. Ekoizpenerako lekua (sorkuntza, lana, aktibismoa, ikerketa), erreprodukziorako lekua (soziala, harremanei lotutakoa) eta dibulgaziorako lekua (prestakuntza, erakusketa). Beste espazio, ekimen eta programa sare baten barruan, dimentsio fisikoa eta digitala harremanetan jartzen diren topaketa espazioa.

 

Wikitokin harreman, antolakuntza, ikerketa, sorkuntza, ekoizpen eta kontsumo era berrien inguruan esperimentatzeko elkartzen gara.

 

Wikitokiren jarduerek eragin sozial, ekonomiko, urbano, kultural eta politikoa duten proposamenak garatzea dute ardatz eta hau, jakintzagaien gurutzaketaren bitartez zein herritarren eta erakundeen partaidetza aktiboa eta elkarsorkuntza dinamiken eragitearen bitartez garatu nahi da. Wikitokik proiektuak diseinatu eta garatzen ditu; tailerrak, mintegiak, kongresuak eta prestakuntza eta dibulgazio ekintza mota ezberdinak antolatzen ditu: topaketak sustatu, dinamikak antolatu eta sinergiak ahalbidetzen ditu. Wikitokik azaltzen ari diren ekimenei laguntzen die: ikertu eta argitaratu… Dena hurrengo kontzeptuen inguruan: elkarsorkuntza, hibridatzea, P2P, prokomuna, ekintzailetza eta ekonomia soziala, enpresa irekia, praktika artistikoak, sormen aplikatua, kontsumo kolaboratiboa, partaidetza-hirigintza, komunitate garapena, gizarte-teknologiak, fabrikatze digitala, hezkuntza hedatua, design thinking, anthropological doing, psikologia soziala, narratiba digitalak…

_Lankidetza Zeharkakoa Diseinua_Lankidetza Zeharkakoa Diseinua_Lankidetza Zeharkakoa Diseinua _ArteErlazionalak Gizarte Berrikuntza _ArteErlazionalak Gizarte Berrikuntza _ArteErlazionalak Gizarte Berrikuntza _Gobernantza_Gobernantza_Gobernantza