Karraskan

BUENAWISTA

Nor gara

Buenawista Prolleckziom’s irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1988an sortu zen eta, gaur egun, tokian tokiko talentuari laguntzeko programak zein zerbitzuak diseinatu eta kudeatzen ditu. Sektore artistiko eta sortzailearen zailtasunen eta gizarteari ematen dion balioaren jakitun den taldeak osatzen du, eta motibazio handiz lan egiten du, oinarrizko ekimen ekintzaileenak garatzeko asmoz. Honako hauxe dugu helburu: jarduera sortzailea sustraitzea eta kalitate handiagoko gero eta ekimen gehiago sortzea.

Zertan gabiltza

  • 2004tik, Donostiako Udaleko “Musikagela” zerbitzua batera diseinatu eta kudeatzen dugu, eta honako hauxe dago bertan: entseguetarako lokalak, ikastaroak, masterclassak, kontzertuen zikloa, jaialdiak eta audioko grabaketa profesionalaren mailegurako zerbitzua.
  • 2013an, Katapulta Plataforma jarri genuen abian, Euskadin edozein sorkuntza-diziplinatako artista profesional sortuberriei eta artista erdi-profesionalei laguntzeko asmoz. Plataformaren bidez, hain zuzen ere, diziplina arteko erakusketak eta unean uneko beste ekintza batzuk egiten ditugu.
  • 2016tik, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Kutxa Fundazioko “Katapulta Tour Gipuzkoa” programa batera diseinatu eta kudeatzen dugu, Gipuzkoako musikako eta arte eszenikoetako proiektuei laguntzeko. Horretarako, ekitaldiak eskaintzen zaizkie lurralde honetan, baita prestakuntza eta zabalkundea ere.
_Arakatu_Arakatu_Arakatu _sustatu_sustatu_sustatu _konektatu_konektatu_konektatu _komunikatu_komunikatu_komunikatu