Karraskan

COCINA DE GUERRILLA

Nor gara

COCINA DE GUERRILLA SUKALDEA kooperatiba-proiektu bat da eta sukaldaritza eta gastronomia beste modu batera ikusten ditu; bere ezagutzak, teknikak eta gaitasunak pertsona guztien oinarrizko elikatze-beharrak asetzera bideratzen ditu eta elikagai arloko subiranotasuna giza eskubideen eta elikadura arloko eskubideen berme izan behar dela dio.

Zertan gabiltza

Sortu, landu eta hezi egiten dugu elikadura arduratsua eta jasangarria izateko, baliabideak modu orekatuan partekatu daitezen eta pertsona guztiek elikadura osasuntsua eta duina izan dezaten eskura.
Gure jarduerak egokitu egiten ditugu ekimen edo proiektu bakoitzeko berariazko xedeetara eta berariazko diseinuak egiten ditugu kasu bakoitzerako. Proiektuak oinarri bat izan dezan, gure jarduerak hiru adar nagusi ditu: Artea eta kultura; Heziketa eta Lankidetza.

Sormen arloko gure azken sorkuntza arte, kultura eta gizarte arloko beste eragile batzuekin egin dugu eta GUERRILLA FOOD SOUND SYSTEM deitzen da; bere xedea da giza eskubideak eta askatasunak sorkuntzaren arlo desberdinetatik sustatzea. Espazio publikora eta herritarrek hor parte hartzera bideratuta dago batez ere, sortzaileen eta pertsonen artean zuzeneko harremana sortzeko

_Artea, Gastronomia, Lankidetza, Berrikuntza_Artea, Gastronomia, Lankidetza, Berrikuntza_Artea, Gastronomia, Lankidetza, Berrikuntza _Kode irekiaren ezagutza, Parte hartzea, Espazio publikoa, Osasuna, _Kode irekiaren ezagutza, Parte hartzea, Espazio publikoa, Osasuna, _Kode irekiaren ezagutza, Parte hartzea, Espazio publikoa, Osasuna, _, Aisia alternatiboa, Giza eskubideak eta askatasunak_, Aisia alternatiboa, Giza eskubideak eta askatasunak_, Aisia alternatiboa, Giza eskubideak eta askatasunak