Karraskan

COLABORABORA

Nor gara

Uharte exotikoa, lankidetzaren paradisua dakarkigu gogora

Honako hauexen artean kokatutako uhartea gara: nola bizi garen eta nola bizi gintezkeen. Lankidetzarako egokiak diren ekosistema eta klima dauzkan atoloia. Ekimen sozialeko kooperatiba da, 2001ean sortu zen eta bere izena AMASTÉ Comunicación izan zen 2013ra arte.

ColaBoraBora konpromisodun pertsona gogotsu, kritiko eta jakinguren tribu txikiaren bizilekua da. Era guztietako prestakuntzak eta esperientziak dituen taldea da (diseinua, taldeen bidelaguntza, arteak, ingeniaritza, marketina, ekonomia…).

Profesionalen taldekook diziplinaz haraindik lan egiten dugu, eta, horretarako, jarduketak zein jakitateak birnahasten ditugu.

Etengabe, beste eragile osagarri batzuekin lan egiten dugu, elkarrekin erronka handiagoei, anitzagoei eta zailagoei aurre egiteko. Horrez gain, bete-betean parte hartzen dugu gero eta aberatsagoa den eta sarez zein lan kolektiborako taldez osatuta dagoen uhartedian; esate baterako, Colaboratorio IC, EIDE, Goratuz, Innobasque, KARRASKAN, Euskal Herriko Kosorkuntza Ekosistema, REACC, REAS Euskadi, Sarean edo Wikitoki.

Zertan gabiltza

ZER guztiak berriro zehaztea, NOLA guztiak eraldatzeko

ColaBoraBoran, pertsonak eta bizileku dituzten habitatak helburu nagusi dituzten lankidetzapeko egoerak diseinatu eta sustatzen ditugu. Era guztietako erakundeei (instituzioak, enpresak, erkidegoak) laguntzen diegu proiektu, zerbitzu eta esperientzia adierazgarri zein eraldatzaileak diseinatzen eta ezartzen, baita ekosistemak egituratzen eta estrategia, antolakuntza eta gizarte arloko berrikuntza helburu duten prozesuak garatzen ere.

Lan egiteko orduan, ZER guztiak (xede diren erronkak) eta NOLA guztiak (erronka horiei aurre egiteko modua) hartzen ditugu kontuan. Adimen kolektiboaren bidez ezartzen dugu sormena. Diziplinak, esperientziak eta jakitateak gurutzatzen ditugu, premia, gurari eta aukera zehatzak bateratzeko. Tarteen artean mugitzen gara, honako honexekin zerikusia daukaten logiken bidez: BATERAKO, BER- eta HARAINDIKO. Honako hauexen artean, alegia: diseinuaren alderdi sozial eta espekulatiboenak, taldeen laguntasuna eta bidelaguntza, artisau-aholkularitza, ikerketa heterodoxoa, teknologia bigunak, ekonomia solidarioa, testuinguruaren eta prestakuntzaren inguruko jarduketa artistikoak, bitartekaritza kulturala, hezkuntza hedatua eta ekintza komunitarioa.

Beti-beti gaude erronka berriei aurre egiteko prest, betiere,…

  • Iragaiteko edo eraldatzeko unean bazaudete.
  • Zuon estrategia berriro zehaztu behar baduzue edo produktu, zerbitzu, politika edo programa berriak partaidetzapean diseinatu behar badituzue.
  • Agente anitzen arteko lotunearen bidez aukerak sortu nahi badituzue.
  • Herritarren berrikuntzaren eta lankidetza publiko komunitarioaren ondorioz sortzen diren aukera berrien inguruko interesik badaukazue.
  • Berrikuntzako laborategiak edo praktikako erkidegoak abian jarri nahi badituzue.
  • Partaidetzazkoagoak eta erantzunkideagoak izan daitezen, zuon antolakuntza eta gobernantza eredua berriro zehaztu nahi baduzue.
  • Ustezkoak eta nahigarriak diren etorkizuneko egoerak modu kolektiboan irudikatu eta eratu nahi badituzue.
  • Konplexuak bezain liluragarriak diren prozesu horiek garatzen laguntzea nahi bazenute.
_lankidetzapeko egoerak, haraindiko diseinua_lankidetzapeko egoerak, haraindiko diseinua_lankidetzapeko egoerak, haraindiko diseinua _ekonomia solidarioa, saiakuntzazkoa, bidelaguntza_ekonomia solidarioa, saiakuntzazkoa, bidelaguntza_ekonomia solidarioa, saiakuntzazkoa, bidelaguntza _ herritarren berrikuntza. testuinguruaren inguruko arteak_ herritarren berrikuntza. testuinguruaren inguruko arteak_ herritarren berrikuntza. testuinguruaren inguruko arteak