Karraskan

CONEXIONES IMPROBABLES

Nor gara

c2+i, kultura, sormena, berrikuntza (Conexiones improbables) 2009an sortutako aholkularitza-enpresa da, Gasteizen dago kokatuta eta nazioarteko jarduera garatzen du. Oinarri artistiko eta kulturaleko Lankidetzapeko Berrikuntza Irekirako Meta-metodologia gara. Aldaketarako diziplinaz haraindiko hibridazio-proiektuetan oinarritutako Ekonomia Sortzaileko Plataforma gara, baita sormena eta berrikuntza disruptiboa ezin gustukoago dauzkagun pertsonon eta erakundeon erkidegoa ere. New European Bauhauseko bazkideak gara, eta 2014ko N.I.C.E. saria irabazi dugu. Honako hauxe ere kudeatzen dugu: Kultursistema, ekosistema kultural eta sortzaileak mapatzeko metodologia; eta Hibridalab, Arabako Berrikuntza Irekiko eta Transferentzia Sortzaileko Zentroa.

Zertan gabiltza

Hibridazioko proiektuak egiten ditugu eragileen, erakundeen, diziplinen eta era guztietako sektoreen artean, araketarako zein baterako sorkuntzarako prozesuak bultzatzeko eta, horrela, lankidetza nahiz berrikuntza bultzatzeko. Horrez gain, aholkularitza kulturaleko lanak ere egiten ditugu. Honako hauxe daukagu xede:

  • Erakunde publiko eta pribatuei diseinu estrategikoan laguntzea, hiri eta lurralde sortzaileagoak eratzeko.
  • Bete-betean lan egitea, beste sektore ekonomiko eta sozial batzuetako erakundeak sortzaileagoak eta berritzaileagoak izan daitezen.
  • Geure jarduketa eta jakintza arloen inguruko prestakuntzarako eta pedagogiarako lana egitea; esate baterako, berrikuntza, lurraldearen garapenerako politikak edo kudeaketa kulturala.

2010etik, 500 proiektu baino gehiago garatu ditugu zenbait arlo sozial, ekonomiko eta kulturaletan.

_Kultura, berrikuntza_Kultura, berrikuntza_Kultura, berrikuntza _hibridazioa, sormena, arteak_hibridazioa, sormena, arteak_hibridazioa, sormena, arteak