GARAION
Nor gara
Garaion euskaraz sortzeko sorkuntza espazioa bat da, sortzaileen sorkuntza lanak, ikerketak eta esperimentazio berrien bizipenak bultzatzeko; eta horren bidez, komunitatean sormen gaitasuna piztu eta euskal kulturaren imaginario aberasteko. Gasteiztik 15kmtara naturgune paregabe batean kokatuta.
Gure oinarria hiru dira:
- Sormena gizarteratzea
- Natura hobetzeko erantzukizuna bultzatzea
- Ondare Soziala balioan jartzea
Eta hiru gure lan ildoak:
- Sorgingunea edo Sormen espazioa
- Haztetxea edo Baserri-Eskola
- Bizipenentarako txokoa
Zertan gabiltza
Garaionen sortzaileei egonaldiak egiteko edo espazioak erabiltzeko aukera eskaintzen dugu. Arte plastiko, eszeniko, bertsolari, ipuinkontalari, idazle, zirkolari… edo gizarte erakundeetako kideei sormen esperientziak bakarrik edota elkarlanean lantzeko aukera eskaintzen dugu. Gertukoak, hasi berriak, emakume sortzaileak eta batez ere euskaraz sortu nahi duten lagunak lehenesten ditugu. Eta aldi berean, Euskal Herri mailako sortzaileen arteko elkarlan sarea bultzatzeko gogoa dugu. Gurean natur-artea auzolanean egitea izan da lehen jardun artistikoa, Land-art disziplinaren lagunak gara eta arlo honetan urtero jarduera zehatzak antolatzen ditugu, nazioarteko topaketak, ikastaroak, istalazioak, ikerketa taldeak edo egonaldi zehatzak.
Etxean sortzen den guztia inguruko herritarrekin konpartitzen dugu, Barrundia, Lautada, Debagoiena eta Gasteizeko lagunak osatzen dute gure publiko edo zale-taldea. Haur, gazte, emakume, migrante, jubilatu edo aniztasun funtzionala edo inguruan kaltetutako egoeran bizi diren lagunei sorkuntza bizipenak eskaintzea biziki maite dugu.