GRABAKETAK LAKORRALA
Nor gara
2 proiektu dira, eta sektoreko enpresetan urteetan izandako esperientziaren ostean lortutako ikus-entzunezko esperientziaren ondorioz sortu dira.
Ikus-entzunezko irtenbide teknikoak eskaintzen ditugu honako arlo hauetan: grabaketa, streaminga, ekitaldien antolaketa eta ikusizkoen ezarpena edo ekoizpenerako aholkularitza.
Autonomo moduan, Grabaketak izenpean fakturatzen dugu, baina, horrez gain, LaKorralan zenbait podcast ekoizten ditugu geure kabuz, edo LaKorralako espazioa eskaintzen dugu musikarekin edo artearekin lotutako zenbait ekimenetarako. Era berean, irtenbide berrien saiakuntzarako ere erabiltzen da espazio hori; esate baterako, vMix, TouchDesigner, Modul8, Resolume…
Zertan gabiltza
Ikus-entzunezko irtenbide teknikoak eskaintzen ditugu honako arlo hauetan: grabaketa, streaminga, ekitaldien antolaketa eta ikusizkoen ezarpena edo ekoizpenerako aholkularitza.
LaKorrala sorkuntza-gune moduan sortu zen pandemiaz geroztik, eta, gaur egun ere, entseguetarako lokala eta sorkuntza-espazioa da oraindik.
Epealdi horretan, LaKorralan, YouTubeko kanalean dauden 90 saio baino gehiago ekoitzi dira, eta, era berean, Espora espazioko edo Az Bulegoko jarduerak egin dira bertan.
Bestetik, Grabaketak moduan, biltzarrak egin dira Euskaldunan, BECen… Halaber, irakasleei eman zaie prestakuntza ikasgela digitaletan, edo kontzertuak egin ditugu BBK Liven.
2024 honetan, maila kultural edo sozialean eraldatzeko gaitasuna duten proiektuetan lan egitea da asmoa.