MEM
Nor gara
Musikaren eta artearen (ikusizko eta entzunezko arteak) esparruko ekimenak, esperimentazioan eta berrikuntzan oinarritutakoak, sustatzen dituen kultur elkartea gara. Eremu horretako kultur ekintza mota guztiak babesten ditugu, batez ere, Europar Batasun osorako ibilbidea duten edo Europar Batasunetik honako ibilbidea duten tokiko erakunde eta taldeen ekimenak.
Zertan gabiltza
RMOk askotariko ekintzak, programak eta proiektuak antolatzen ditu; horien artean, nabarmentzekoak dira:
- Kultur Errezeten programa ikerketaren, berrikuntzaren eta arte garaikidetasunaren adibidea da. Kultur ekintza, hitzaldi, eztabaida eta workshopen bitartez, diziplina arteko produkzio artistikoaren errealitatera hurbiltzen gara. Keinua gastronomiaren munduari, kulturatik eta artetik abiatuta. (www.recetasculturales.com)
- MEM, Arte Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdia: musika, artea, dantza, zinema eta abangoardiako bestelako adierazpideak biltzen ditu jaialdi honek. Nazioarteko eta tokiko elementuak konbinatzen ditu, parte hartzen duten artisten arteko elkarrizketa emankorra bilatzeko. Horrez gain, planetako beste toki batzuetan sortzen diren proposamenak Bilbora hurbildu nahi ditu, eta, aldi berean, tokiko produkzio interesgarrienetako batzuk ingururik onenaren barruan erakutsi nahi ditu. Itxurazko cyberpunk batetik egiten du lan; puntako teknologiaren higienea eta egunero inguratzen gaituzten paisaia, industria-aurriak, kutsadura eta zarata nahasten dira bertan. (http://www.festivalmem.com)
- BIDEODROMO Zinema eta Bideo Esperimentaleko Nazioarteko Jaialdiaren helburua da Euskadiko publikoari obra garaikide esperimentalen sorta zabal bat ikusteko aukera ematea; lan horietan, bikaintasun artistikoa nabarmentzen da, eta askotariko estilo, forma eta nazionalitateak uztartzen dira. Zinema esperimentaleko sortzaileen munduko sarearen Euskadiko nodoa da gure jaialdia. Zinema-artearen bitartez, ikaskuntza, topaketa eta kultur trukaketa sustatzea da ekimenaren asmoa. (www.bideodromo.com)
- ExperimentoBio: ExperimentoBio-ren helburua da argazkilaritzaren eremuan ikertzen duten sortzaileen arteko topaketa eta trukerako gunea bihurtzea. Proposamen artistikorik ausartenak eta berritzaileenak ikusarazteko erakusleihoa da. (www.experimentobio.com)