MOVILTIK
Nor gara
Moviltik Berrikuntza Kulturaleko Elkartea gara, eta honako hauexen alde lan egitea dugu helburu: giza eskubideak, sozialak, zibilak, politikoak, ekonomikoak eta kulturalak; inklusio eta kohesio soziala; bazterketa eta bereizkeria sozialaren desagerpena; bakea, tolerantzia, dibertsitatearen errespetua eta berdintasunean garatutako elkarbizitza; eta narrazio zein proiektu digitalak partaidetzapean sortzeko prozesuen sustapena.
Herritar guztiek komunikaziorako duten eskubidea aldarrikatzen dugu, eta haien inplikazioa zein prestakuntza sustatzen ditugu narrazioen baterako sorkuntzarako, zabalkunderako eta banaketarako. Hartara, haien ahalmen sortzailea bultzatzen dugu, eta herritarren jakintza banatzen dugu komunikabideen bitartez.
Moviltikek teknologiaren erabilera sozial berriak eta narrazio digitalak ikertu eta aztertzen ditu, alfabetatze mediatiko nahiz digitalerako prozesuen bidez komunikazio sozialean eta eduki digitalen sorkuntzan egituratzen diren partaidetzazko proiektuak diseinatzeko eta egiteko. Proiektuak zeharka hedatzen dira zenbait euskarritan, eta narrazio zein historia berri aberastuak sortzeko aukera ematen dute era guztietako begiraden bitartez.
Zertan gabiltza
Partaidetzazko ekoizpenerako eta narrazio digitalen sorkuntzarako eredu berrien bidez egiten ditugu saiakuntzak. Horrez gain, behar besteko jarduerak ere garatzen ditugu, gizarte, kultura eta hezkuntza arloko proiektuak egiteko. Horretarako, gailu eta euskarri teknologiko sortuberriak darabiltzagu, hainbat euskarritan zenbait arlotako narrazio digitalak batera sortzeko eta zabaltzeko: kultura, gazteak, oroimena, feminismoak, berrikuntza, kultura artekotasuna… Era berean, sentsibilizazioa eta gizartearen eraldaketa helburu dituzten ekimen guztiak ere garatzen ditugu, gizaki guztiontzako bizimodu onerantz aurrera egiteko asmoz.