Mutis Espazioa
Nor gara
MUTIS ESPAZIOA Euskadin dantzarako prestakuntza eta sorkuntza gune bat izateko beharretik sortu da.
Matxalen Bilbaok eta Natalia García Murok zuzendutako espazio bat da, eta haren funtsezko oinarria, kalitatezko lanbide-heziketako programa bat eskaintzea da. Programa hori sorkuntzaren esparruko irakasle-talde batek osatuko du, bakoitzak bere pentsaera eta egiteko moduekin.
Mugimendua gorputz-kontzientziako egoera bat da, praxian zentzua hartzen duena. Dantzariak, urrats sekuentzia bat imitatu baino gehiago, bere ekintzak behatzeko eta esperimentatzeko gaitasuna eskuratzea nahi dugu, analisi baten bidez:
espazioa, denbora, energia
Pentsamendu kritikoa duten dantzariak prestatu nahi ditugu, etengabeko eraldaketan egoteko gaitasuna duen gorputz eskuragarriarekin.
Zertan gabiltza
MUTIS ESPAZIOA filosofiaren beste zutabe garrantzitsu bat sortzaileei baliabideak eskaintzea da, dantzarien artean sinergiak sortzea sormena eta lankidetza aktibatuz, eta gure sektorearen beharrei erantzungo dieten jarduerak sortzea.
Azkenik, eta ez garrantzi gutxiagokoa, MUTIS ESPAZIOA izango da Matxalen Bilbaoren konpainiaren egoitza.