[Media]

Pausaldiberean, acción0.0acción | Karraskan jardunaldia
Kultura eta sormen arloko eragileei gonbidapena (baina ezbakarrik). Elkarrekin gelditzera deituko gaituen jardunaldia. Geldialdi bat, lasaitasun aldi bat hartzeko baldintzak sortzea eta, une batez, presak, larritasunak eta oinazeak alde batera uztea dena. Geldialdi bat, aurkitzea, gorputzak sentitzea, eta, hortik abiatuta, geure buruari galdetzea prekarietateaz, ziurgabetasunaz,superproduktibitateaz, gainprogramazioaz, agenteen arteko lehiaz,arretagatik eta baliabideengatik, eta gelditzeko denbora dena. Eta geure buruari galdetzea ea aukerarik badagoen mugimendu bategituratzeko energia txikien baturatik abiatuta, ezer ez lortzekoaukera izanik, baina, aldi berean, gure lan- eta bizi-baldintzakaldatzeko ahalmena izanik. Geldialdi bat, koreografia baten lehen urratsa dena. Hitzaurrea. 0 ekintza bat.
Sentsazio arraro batek zeharkatzen gaituelako, ezinegon batek,desio batek, eta uste dugu hobeto ulertu eta maneiatu ahal izangodugula elkartzen bagara. Izan ere, kolektiboki antolatzeaz hitzegiten dugu baina denbora gehiegi pasatzen dugu bakarrik.Badakigulako ez dagoela lasterbiderik, antolatzeko denbora behardela, tematzea, ezagutza, pazientzia, bitartekoak… Ia mugitzen ez den baina, hala ere, apur bat mugitzen ari garen horren aurkako etengabeko talka horregatik agortuta gaudelako. Nahizeta mugitzen saiatzeak nekatu egiten duen. Antolatzea agortzen duelako. Eta, gainera,askotan, irtenbideak garatzen saiatzen gara, arazoak markatuz etagauza bat bestearekin korapilatuz. Eta “meloi” deitzen diogu. Etabadirudi hartzitu egiten dutela. Baina hori ez da nahitaez txarra.Zeren, nola edo hala, hartziduraren eta arrastatzearen alde egoteahautatu baitugu. Geratzea aukeratu dugu. Gelditzea geratzea baita.
Egia esan, aurreko topaketa, jardunaldi eta bilera askotan horriburuz hitz egin dugu jada. Baina ez dio axola. Egin dezagun berriro.Elkar gaitezen irakurtzera, arnastera, entzutera, pentsatzera,(bir)ezagutzera, jatera, konfabulatzera. Eta hortik aurrera… Gertatubeharrekoa gertatuko da.
Interpelatua sentitu bazara, sentsazio arrotz horrek ere zeharkatzenbazaitu, horrekin nahikoa da.